Kontinenteen jitoa Alfred Wegener meteorologo eta geofisikari alemaniarrak proposaturiko teoria da. Teoria hori Kontinenteen eta ozeanoen jatorrialiburuan proposatu zuen lehen aldiz Wegenerrek. Teoriaren arabera,kontinenteak geruza plastiko baten gainean ezartzen zirela esan zuen,eta geruza ozeanikoa gurutzatuz mugitzen zirela, elkarrengandikhurbilduz edo aldenduz. Fenomeno honi kontinenteen jitoa deitu zion. Bere garaiko geologo gehienek gaitzetsi egin zuten teoria, inolako zentzurik ez zuelakoan. 50 bat urte igaro behar izan zuten Alfred Wegener teoria orokorki kontutan hartua izateko. Wegenerrek ezin izan zuen beregaraian frogatu, kontinenteen mugimendua eragiten zuen mekanismoa zeinzen. Ilargia edo Eguzkiarenindar grabitatorioak eragiten zituela mugimenduok proposatu zuen, etamareak eragiten dituzten moduan kontinenteen jitoa eragiten dutela.Wegenerren argumentuetako batzuk zuzenak ez baziren arren, Plaken tektonikoren teoriaren oinarriak jarri zituen.
Orain dela 255 milioi urte, kontinente guztiak elkarturik zeuden, superkontinente erraldoi bat osatuz Pangea (lur guztia). Kontinente handi honen ingurua ozeano ikaragarri bat hedatzen zen Pantalasa (itsaso guztia). Duela 150 milioi urte, Pangearen zatitzea hasi zen. Superkontinentea bitan banatu zen orduan, batetik Laurasia iparraldean, eta bestetik Gondwanahegoaldean. Dinosauruak desagertu zirenerako (duela 65 milioi urte),lurrak gaur egun duen itxuraren antzekoa zeukan. Dena den, bazirendesberdintasunak, esaterako Indiari Asia lotu gabeko uhartea zen, eta Amerika hegoaldea eta iparraldean banaturik zeuden. oraindik